Euskaraz eta literaturaz zipriztinduz

2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea

Gabonetako zorion-txartel digital

Santillana argitaletxeak proposamen polit bat helarazi digu irakasleoi. Bigarren Hezkuntzan Eguberrietako zorion-txartel digitala egingo dugu. Aukera paregabea dugu hitz gutxitan, mezu zuzen, pertsonal eta berdingabe bat sortzeko.

Ondorengo testua Santillanatik jasotakoa da, pausuz pausu zelan egin behar den azaltzen digu. Ingelesez dagoen webgune batetara bideratzen gaitu, badirudi, oraingoz behintzat, webgune elebakarra dela.

Posta arruntean idatzizko zorion-txartelak jasotzea atsegin dugun arren, ezin saihestuzkoa da nola posta elektroniko bidez hala mugikorrera WhatsApp bidez iristen zaizkigunak birbidaltzeko tentaldian ez erortzea. Gehienak errepikatuta daude, eta inpertsonalak dira, eta azkenean, beti zorion-agur berberak jasotzen eta bidaltzen ditugu. 

Teknologia berriei esker, gure gustuko zorion-txartelak hutsetik abiatuta sor ditzakegunez, zer iruditzen zaizue aurten zorion-agur digital bat egiten badugu senideei eta lagunei bidaltzeko?

Zorion-agur bat erraz eta azkar sortzeko, www.gallereplay.com/ecard/ webgunean sar gaitezke, eta gehien gustatzen zaizkigun animazioko irudiak aukeratu; oso erraza da, eta ez da aplikaziorik deskargatu behar hori egiteko. Edozein gailu erabiliz konektatu gaitezke. 


Webgunean sartu ondoren, «Get Started» klikatuko dugu, eta Eguberrietako gure zorion-txartela sortzen hasiko gara. Gehien gustatzen zaigun irudia hartu, eta «Next» tekla sakatzea izango da hurrengo urratsa, eta ondoren, aurkituko ditugun proposamenen artetik zer pantaila-hondo eta kolore erabili nahi ditugun aukeratzea.
 

Orain, Eguberrietako gure zorion-txartela sor dezakegu, eta bidali nahi dugun testua idatzi.
Aplikazioak hiru eremu ditu adierazteko nori dagoen zuzenduta zorion-txartela, zer zorion mezu
idatzi nahi dugun, eta zorion-agurra ixteko idatzi nahi dugun sinadura edo testua. Gero, bi botoi sortuko dira; bat esteka sortzeko izango da, eta bestea, zuzenean posta elektroniko bidez bidaltzeko. Bidali aurretik nola geratu den ikusi nahi izanez gero, orrialdearen goiko aldean, eskuinean, dagoen «Preview» botoia klikatu dezakegu, eta aldaketaren bat egitea beharrezkoa ote den ikusi.
 

Hurrengo egunetan, posta elektronikoko gure postontziak eta WhatsAppeko txatak Eguberrietako
zorion-agurrak dituzten argazkiz eta irudiz nola betetzen diren ikusiko dugu. Baina, zalantzarik gabe, gure zorion-agurra askoz bereziagoa izango da.




Nik neuk idatzi eta bidali dut nirea. Oso-oso erraza da! Orain, zure txanda da!!

6 iruzkin:

  1. Kaixo, 3Eko Oihan naiz. Hau da nire amari bidali diodana: https://www.gallereplay.com/ecard/hBQ7Rp/

    ErantzunEzabatu
  2. Egileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  3. https://www.gallereplay.com/ecard/Px6fSL/
    nerearentzat

    ErantzunEzabatu
  4. https://www.gallereplay.com/ecard/Uu3TPQ/
    Nire amari bidalitakoa

    ErantzunEzabatu
  5. Hau da nire lagunari egin diodan zorion txartela https://www.gallereplay.com/ecard/QSiG4l/

    ErantzunEzabatu
  6. Eskerrik asko!!!! Ta anonimoak jakin dezala, ilusioa egin didala. Arrazoi daukazue, ni ere ahaleginduko naiz zuen laguntzaz.
    Mosu bat eta ondo pasa oporretan!!

    ErantzunEzabatu