Gramatika landuz: adjektiboak
Izenak zelakoak diren azaltzen dizkigute adjektiboek, izenaren zernolakotasuna.
- mahai txiki bat oparitu nion; tximista ikaragarri hark txakurra beldurtu zuen…
- ekarri egurrezko ontzia mesedez; zilarrezko belarritakoa galdu dut…
- Lehenengoak mahaia nolakoa den esaten du, eta bigarrengoak tximista nolakoa den.
- Egurrezko ontzia edo zilarrezko belarritakoa esaten badugu, egurrezko eta zilarrezko hitzek ere izenaren kualitate bat adierazten dute, baina horiek ez dira benetako adjektiboak, izenlagunak dira.
Adjektiboen kategorian bi eratako elementuak biltzen dira, izenondoak eta izenlagunak:
- izenondoak: auto zuri hori, janari goxoa…
- izenlagunak: herriko etxea, amaren janaria…
-
txuri, estu, berde, txiki, jator, ergel, zatar, handi… horiek guztiak izenondoak dira, adjektibo “garbiak” nolabait. Adjektiboen kategoria osatzen dute eta halaxe ageri dira hiztegietan, hiztegi hitzak dira. Batzuetan atzizkiren bat ere har dezakete: mamitsu, jakintsu, ikusgarri, barregarri, eta abar.
- herriko, harrizko, plazako, lagunaren, apaizaren… adjektiboak, berriz, izenlagunak dira. Herri, harri, plaza, lagun eta apaiz izenak dira, eta horrela ageri dira hiztegietan, baina izen horiei –ko edo –en atzizkiak erantsiz izenlagun bihurtzen dira, eta horrenbestez, adjektiboen kategoriari dagozkio.
https://www.slideshare.net/jansotegi/perpaus-elkartuak
Eduki hauek birpasatzeko ariketak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina