Literatura landuz, ulermen-ariketa
XIX. mendeko Lore jokoak zer izan ziren, nork sortu zituen, nolakoak ziren eta izan zuten garrantzia azaltzen ditu Xabier Kerejeta historialariak. (Kontuan hartu behar da elkarrizketa 1998. urtekoa dela)
Euskal jaiak, lore jokoak
Entzungai
hau bi aldiz entzungo dugu:
-
Lehenengo entzunaldian, eskema batean bertako ideia nagusiak eta hitz
klabeak apuntatuko dituzue.
- Entzunaldi bien artean, tarte bat
izango dugu ezezagunak diren hitzak edo ulertu ez diren kontzeptuak
lantzeko. Horrela, bigarren entzunaldian aurrekoan sortu zaizkizuen
zalantzak argiago izango dituzue.
-Bigarren entzunaldiaren ostean,
Lore
Jokoei buruzko azalpen-testu bat idatzi
beharko duzue (testua idatzi, ez galderak banan-banan erantzun).
Honako ideiak jaso behar ditu testuak:http://uztarria.eus/herri_aldizkaria/2001/21/Euskal_festak/Sortzailea |
- Zein testuingurutan sortu ziren Lore Jokoak?
- Nor izan zen haien sortzaile eta bultzatzaile nagusia? Zergatik bera? Beste pertsonaia nagusirik izan al zen?
- Zein ekintza jasotzen zituzten Lore Jokoek? Zein da hauetatik deigarriena Kerejetaren ustez?
- Kerejetak Lore Jokoen bi ondorio nagusi azpimarratzen ditu. Zeintzuk?
- Non ospatzen ziren hasieran eta nora zabaldu zen ospakizuna? Eraginik izan al zuen honek?
- Zer zerikusi du “zazpiak bat” leloak Lore Jokoekin?
- Euskal Herrian soilik ospatzen al ziren?
- Lore Jokoen garapena nolakoa izan da egunera arte?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina