Denok dakigu gure ikasgeletan euskararen erabilera nolakoa den. Hori dela-eta, euskararen erabilerari buruzko hausnarketa egitea dugu helburu.
Tribuaren berbak telebistako saioan oinarritutako sekuentzia didaktikoa hau erabiliko dugu horretarako: https://tribuarenberbak.weebly.com/01-jarduera3.html
Honako bideo hau ikusi eta gero, ahozko tertulia dialogikoa egingo dugu, argudiozko baliabideak erabiltzea (lehenago klasean landu direnak) ezinbesteko baldintza bezala ezarriz.
(Irakasleak tertulian zehar entzundako akatsak edo okerrak apuntatuko ditu hurrengo jarduera batean erabili ahal izateko)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina