Bloga
duela hilabete batzuk egindako ikastaro baterako sortu nuen, eta
zoritxarrez, ez nien jarraipenik. Baina oraingo honetan espero dut ez
izatea horrela. jarraipenik.
Euskara eta Literaturako irakaslea naiz eta arlo hori lantzeko baliabide digital erabilgarri eta funtzional bat egitea dut helburu. Geure ikasleentzako, hauen familientzako, lankideentzako edo gaian interesa duen beste edozeinentzat.
Hausnarketak, materialak, proposamen didaktikoak, bitxikeriak... zabaltzeko eta partekatzeko gunea da hau. Baina ez alde bakarrekoa: elkarreragina beharrezkoa delako, ematea eta jasotzea, blogaren erabilera alde bakarrekoa izan ez dadin.
Ikasturte honetan eta baita aurreko bi ikasturteetan ere, DBHko 3. mailan dihardut. Hori dela-eta, oraingoz, maila horretako ikasleentzako idatziko dut batez ere.
Ikasturte honetan eta baita aurreko bi ikasturteetan ere, DBHko 3. mailan dihardut. Hori dela-eta, oraingoz, maila horretako ikasleentzako idatziko dut batez ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina