Euskaraz eta literaturaz zipriztinduz

2017(e)ko otsailaren 19(a), igandea

Nire NIA aztertuz





Ariketa honetan nire NIA eraikitzerakoan argi ikusi dut zein den nire identitate digitala, egia esan lehenago sekula ez baitut honelako hausnarketarik egin: nondik jasotzen dudan informazioa eta informazio hori zelan kudeatzen dudan.

Nire NIA oso-oso mugatua da eta egia esan beti baliabide berberak erabiltzen ditut. Ikasle garaian, baliabide ez-teknologikoak izan ziren gehien erabili nituenak, apunte eta testuliburuetan murgilduta pasatu nituelako lizentziaturako bost urteak; garai hartan, nahiz eta XXI. mendeko lehen urteak izan, ez nuen ia baliabide teknologikorik erabili (sortuberria nuen posta elektronikoaz gain, ezer gutxi) eta nire ikaskide gehienak ere berdin aritu zirela esango nuke.

Lanean hasi nintzenean, ikerketa zein irakasle lanetan, ezagutu nituen baliabide teknologiko ugari. Hala ere, ezagutza hori oso urria izan da, erabilera mugatua izan dutelako; ondorioz, nire gaitasun digitalak ere herren asko ditu. Irakasle lanetan, euskara klaseetan, ez dut tresna teknologiko larregirik erabili ikasleekin: moodle, drive, euskalbar, hiztegia.net, hizkuntza lantzeko ariketak edo tresnak eskuragarri dituzten webguneak (euskaljakintza, ikasbil, Santurtziko Udal Euskaltegia, ahotsak ikasgelan, euskalkiak…).

Gainera, uste dut aipagarria dela nabarmentzea ikastetxe batetik bestera lan egiteko era asko aldatzen dela eta ondorioz, gure lan egiteko era eta gure baliabideak ere bai. Ikasturtez ikasturte (edo baita epe laburragoan ere) ikastetxez aldatzen garenok zentro horretako lan egiteko modura moldatu behar gara, nahiz eta norbere lan egiteko erak eta norbere identitateak ere irmo jarraitu. Horrelakoetan ez da hain erraza lehenago erabilitako tresna bat erabiltzen jarraitzea, posible delako zentro berri horretan beste baliabide bati ematea garrantzia eta zuk ere hori erabili behar izatea aurrekoa barik.

NIA mugatu hau izan da ikastaro honetan izena emateko arrazoi nagusietako bat: nire ezagutza aberastuz baliabide berrietan trebatzea. Beraz, espero dut hemendik hilabete batzuetara nire diagrama aldatzea. Amaia Arroyok berak esaten dioen bezala, PLEa elikatu egin behar baitugu berau aldatu ahal izateko eta horretan dihardugu.

2 iruzkin:

  1. Fenomeo dago zure gogoeta Nerea:
    Amaiaren esanak jarraituz eman jaten-eta-jaten zure #NIA-ri "PLEa elikatu egin behar baitugu berau aldatu ahal izateko"
    Eta aipatzen duzun moduan hilabete gutxi barru.... PLE aberastu & potente bat izango duzula seguro nago
    Segi horrela
    J

    ErantzunEzabatu
  2. Mila esker zure hausnarketarengatik, Nerea.
    Garrantzitsua da NIA aberastea, baina are garrantzitsuagoa da sortu duzun kontzientzia hori presente izatea eta baliabide erabilgarrienei lekua egitea. Helburua ez da NIA aberastea tresna askorekin, erabilgarrienekin eta ekarpen garrantzitsuenak egiten dutenekin baizik. Horregatik, bideo onetik zoazela uste dut.
    Besarkada bat eta segi horrela! :)
    #eDIGCOMP Taldeko Amaia

    ErantzunEzabatu