Euskaraz eta literaturaren berriak, hausnarketak, materialak, proposamen didaktikoak, bitxikeriak... eta gura dena zabaltzeko eta partekatzeko txokoa.
Euskaraz eta literaturaz zipriztinduz
2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala
Nor naizen
Nerea Goiria Mendiolea naiz, muxikarra, baina hainbat urte daramatzat Zumaian bizitzen. EHUn Euskal Filologiako ikasketak egin nituen eta ikasketak bukatu orduko lanean hasi nintzen aek-n. Ordudanik, batik bat euskararen irakaskuntzan aritu izan naiz: euskaltegietan, bigarren hezkuntzan zein Hizkuntza Eskoletan.Tarte luze batez, bost urte pasatxoan, irakaskuntza alde batera utzi eta Euskal Herriko ahotsak proiektuan (ahotsak.eus) aritu nintzen buru-belarri, Bizkaian zehar adineko jendea elkarrizketatzen, beraien bizipenak eta hizkera jaso eta hedatzeko. (Josi Sierra ezagutzeko aukera ere izan nuen orduan).
Momentu honetan ez nago lanean etxetik kanpo. Izan ere, duela bi aste bukatu zitzaidan amatasun-baimena eta orain eszedentzian nago gure txikia zaintzen; hala ere, ez dut guztiz deskonektatu gura, nahi baino lehenago bueltatu beharko dudalako beharrera.
Egia esan, digitalki ez naiz batere aktiboa. Facebook kontua bai badut, baina ez dut askorik erabiltzen eta bloga ikastaro honetarako sortu dut.
Ikastaro honetan nire heldutasun digitala garatu nahi nuke, gaur egun ezinbestekoa delako gure lanbidean eta askotan ikasleak gure aurretik doazelako. Beti izan dut gai hau jorratzeko gogoa eta asmoa ikasgelan praktikan jarri ahal izateko eta horrelako aukera bat aprobetxatu beharra dago.
Seguru nago partaide guztion ekarpenak oso aberasgarriak izango direla gure jardunerako.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina