Euskaraz eta literaturaz zipriztinduz

2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

1.2 jarduera: IKANOS testa & gogoeta egin



Iaz egon nintzen institutuan, Urretxuko J. M. Iparragirre BHI ikastetxean, klaustroko kideok test hau bete behar izan genuen gure gaitasun digitalari buruzko hausnarketa bat egin eta zentzu horretan irakasleok geneukan formakuntza beharra aztertzeko
.
Duela urtebete nituen zalantza berberak izan ditut gaur ere: adibidez, etxean dudan konexio motari dagokiona. Gogoan dut ia irakasle gehienok zalantza bera izan genuela, eta askok jakin gabe bete zutela.

Lankideon artean testari buruz berba egiterakoan, iaz honako hau ondorioztatu nuen: belaunaldien arteko alde nabarmena. Bertan agertzen ziren hainbat kontzeptu irakasle askok eta askok ez zituzten ezagutzen; izan ere, askok eta askok lanerako baino ez dute erabiltzen Internet eta gazteagoak garenok egunerokoan.

Segurtasunaren kontuak zer pentsatua eman dit; izan ere, ez gara konturatzen sarean murgiltzerakoan plazaratzen dugun informazioaz eta hori txarto kudeatzeak ekar dezakeenaz. Esate baterako, nik neuk ez dut sekula nire korreo elektronikoko pasahitza aldatu eta duela 15 urtetik dut berbera.

2 iruzkin:

  1. Nerea: gogoeta asko gustatu zait ;-)
    Zeurea delako eta zeure lankideen egoera-iritzia ere aipatzen duzulako.
    Eskutartean dugun #eDIGCOMP ikastaroan zehar gauzak "hobetzea" espero dezagun ezta??
    Segi horrela :-)
    J

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Egoera hau hobetu beharko da bai, bestela eguneroko betebehar askotan galduta ibiliko gara.
      Emaitzak aztertu eta gero, institutuan bertan ikasturte honetarako konpetentzia digitalen inguruko formazio-tailerrak antolatzea pentsatu zuten. Orain ez nago bertan eta ez dakit hasierako asmoa aurrera eroan ote duten edo ez, baina ikastetxe guztietara esportatu beharreko ideia dela uste dut.

      Ezabatu