Euskaraz eta literaturaz zipriztinduz

2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

1.1 jarduera: Markoei buruzko hausnarketa egin



Denok dakigu Internet bera sare irekia dela, mugak ezarri behar diren sare irekia, noski. Elkarlana ahalbideratuz eta bermatuz denon artean jositako sarea. Hezkuntzan bertan, hezkuntza komunitateko kide desberdinak izango gara jostunak: irakasle, ikasle, guraso…
Ikasketa kooperatiboa landu ahal izateko, nahitaezkoa da talde kohesioa lantzea; eta hemen, gauza bera gertatzen da: guztiz beharrezkoa da sare parte-hartzailea izatea, hori baita Interneten arrakastaren funtsa, elkarreraginaren bitartez kohesioan oinarritutako ikasketa.

Sare horretan murgiltzerakoan bost baimen oso argi ezagutu behar ditugula diosku Carlos Castañok: mantendu, barrerabili, egokitu, birkonbinatu eta birbanatu. Eskubide batzuk gure komunitaterako gorde behar ditugu, komunitatea sortzeak baitakar partekatzea. Eragin negatiboa agian hemen ikusten dut, gehienok lizentzia kontuetan galdu egiten baikara, ez dakigu non murgiltzen garen (Maite Goñik aipatutako segurtasunaren markoarekin, gero azalduko da, lotu daiteke). Jarrera kontua aipatzen du eta horrekin guztiz ados nago, baina jarrera heldutasun digitalarekin lotuta dagoela esango nuke: heldutasunik ezak dakar erabilpen okerra.

Teknozentrismoan jausi gara eta irakasleen formakuntza ez da behar bezala garatu. Gehienok guk izandako ereduetan oinarritzen gara, nahiz eta jakin ez dela onena; ez daukagu eredu egokirik. Hortik jauzi eginez lortuko dugu irakaskuntza berritzaile bat.

Pedagogiaren gurpilak ekintza desberdinak erakusten dizkigu. Lortu beharreko konpetentziak abiapuntutzat hartuz, eremuz eremu eman beharreko pausuen norabidea zehaztuz. Nire ustez horixe bera da irakasleon artean nabari den errenik nabarmenena. Zelan eragin? Zelan garatu kognitiboki?




Maite Goñik @Euskaljakintzaren aurkezpenean irakasleon konpetentzia digitalaren garrantzia azpimarratuz, marko ezberdin hauek aipatzen ditu:


Quebec, 2001
HH, LH eta DBHko irakasleen gaitasuna IKTetan
Australia, 2002
A proposal for the Development of an ICT Competency Framework for Teachers
Danimarka, 2003
Pedagogical Computer DriverLicense (PCDL)
Chile, 2006
16 IKT gaitasun irakasleentzat
Erresuma Batua, 2007
Irakasleen gaitasun digitalari buruzko gaitasunak txertatu
Frantzia, 2011
Certificado Informatique te Internet,Enseignant (C2i2e) irakasleen akreditazioa
Espainia, 2014
Marco Común de Competencia Digital Docente
Extremadura, 2015
Portafolio de Competencia Digital Docente de Extremadura
Katalunia, 2016
Interdepartamental de CDD de Cataluña
* International Society for Technology in   Education (ISTE), 2000
Estándares nacional en TIC para docentes (2008n berritua)
*UNESCO, 2008
ICT CompetencyFramework for Teachers (2011n berritua)


Gurpil zoro batean sartuak gaudela dio, ikasleei konpetenteak izateko exijitzen zaielako, sarri askotan irakasleak eurak konpetenteak izan barik; hemen ere, duda barik eredurik eza nabaria da.
 Baina gurpil zoro honen bueltan, badaude saihestu ezin diren beste galdera-zalantza batzuk:
-          Zelako irakasleak nahi ditugu? 
-          Irakasleak prest egon arren, ikastetxeak prest al daude?
-          Baliabide nahikoa daukagu?
-          Konexio-mota egokiak?
-          Instalazioak?
-         

Europak proposatutako bost eremutan edo markotan kokatzen gara: #Cdigital_INTEF
-          Informazioa: Beharrezkoa da jasotako informazioa kudeatzen jakitea, helburuak arrakasta izan dezan.
-      Komunikazioa: Erreminta digitalen bidez komunikatzeko gaitasuna lantzea
-  Edukien sorkuntza: Eduki berriak sortzeko eta editatzeko aurrelanketa beharrezkoa da eta sareak ezartzen dizkigun baldintzak ezagutzea ezinbestekoa.
- Segurtasuna: Marko guztietatik hau azpimarratuko nuke, besteak egingarriak izan daitezen segurtasuna bermatzea funtsezkoa delako.
Ezagutzen al ditugu segurtasunaren eta pribatutasunaren inguruko oinarrizko printzipioak? Gure ikasleek segurtasunari buruzko gure pertzepzio bera ote dute? Eta geuk? Segurtasunari buruzko gogoeta nahikoa egiten ote dugu? Gutariko zenbatek dugu mugikorrean antibirusa instalatua? Nork irakurtzen ditu ezartzen dizkiguten baldintza guztiak “onartzen dut” ikonoari sakatu baino lehen?

-  Arazoen ebazpena: Edukiaren helburua aintzat hartuta, erreminta digital egokia aukeratu behar da, sor daitezkeen zalantzei edo arazoei irtenbide egokia aurkitzeko.













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina