Denok dakigu Internet bera sare irekia dela, mugak ezarri
behar diren sare irekia, noski. Elkarlana ahalbideratuz eta bermatuz denon
artean jositako sarea. Hezkuntzan bertan, hezkuntza komunitateko kide desberdinak
izango gara jostunak: irakasle, ikasle, guraso…
Ikasketa kooperatiboa landu ahal izateko, nahitaezkoa da
talde kohesioa lantzea; eta hemen, gauza bera gertatzen da: guztiz beharrezkoa
da sare parte-hartzailea izatea, hori baita Interneten arrakastaren funtsa,
elkarreraginaren bitartez kohesioan oinarritutako ikasketa.
Sare horretan murgiltzerakoan bost baimen oso argi ezagutu
behar ditugula diosku
Carlos Castañok: mantendu, barrerabili, egokitu,
birkonbinatu eta birbanatu.
Eskubide
batzuk gure komunitaterako gorde behar ditugu, komunitatea sortzeak baitakar
partekatzea. Eragin negatiboa agian hemen ikusten dut, gehienok lizentzia
kontuetan galdu egiten baikara, ez dakigu non murgiltzen garen (Maite Goñik
aipatutako segurtasunaren markoarekin, gero azalduko da, lotu daiteke). Jarrera
kontua aipatzen du eta horrekin guztiz ados nago, baina jarrera heldutasun
digitalarekin lotuta dagoela esango nuke: heldutasunik ezak dakar erabilpen
okerra.
Teknozentrismoan jausi gara eta irakasleen formakuntza ez da
behar bezala garatu. Gehienok guk izandako ereduetan oinarritzen gara, nahiz
eta jakin ez dela onena; ez daukagu eredu egokirik. Hortik jauzi eginez lortuko
dugu irakaskuntza berritzaile bat.
Pedagogiaren gurpilak ekintza desberdinak erakusten dizkigu.
Lortu beharreko konpetentziak abiapuntutzat hartuz, eremuz eremu eman beharreko
pausuen norabidea zehaztuz. Nire ustez horixe bera da irakasleon artean nabari
den errenik nabarmenena. Zelan eragin? Zelan garatu kognitiboki?
Quebec, 2001
|
HH, LH eta DBHko irakasleen gaitasuna IKTetan
|
Australia, 2002
|
A proposal for the Development
of an ICT Competency Framework for Teachers
|
Danimarka, 2003
|
Pedagogical Computer
DriverLicense (PCDL)
|
Chile, 2006
|
16 IKT gaitasun irakasleentzat
|
Erresuma Batua, 2007
|
Irakasleen gaitasun digitalari buruzko gaitasunak txertatu
|
Frantzia, 2011
|
Certificado Informatique te
Internet,Enseignant (C2i2e) irakasleen akreditazioa
|
Espainia, 2014
|
Marco Común de Competencia Digital Docente
|
Extremadura, 2015
|
Portafolio de Competencia Digital Docente de Extremadura
|
Katalunia, 2016
|
Interdepartamental de CDD de Cataluña
|
* International Society for Technology in Education (ISTE), 2000
|
Estándares nacional en TIC para docentes (2008n berritua)
|
*UNESCO, 2008
|
ICT CompetencyFramework for Teachers (2011n berritua)
|
Gurpil zoro
batean sartuak gaudela dio, ikasleei konpetenteak izateko exijitzen zaielako,
sarri askotan irakasleak eurak konpetenteak izan barik; hemen ere, duda barik
eredurik eza nabaria da.
Baina gurpil zoro honen bueltan, badaude saihestu ezin diren
beste galdera-zalantza batzuk:
-
Zelako irakasleak nahi ditugu?
-
Irakasleak
prest egon arren, ikastetxeak prest al daude?
-
Baliabide
nahikoa daukagu?
-
Konexio-mota
egokiak?
-
Instalazioak?
-
…
Europak proposatutako bost eremutan edo markotan kokatzen gara: #Cdigital_INTEF
-
Informazioa:
Beharrezkoa
da jasotako informazioa kudeatzen jakitea, helburuak arrakasta izan dezan.
- Komunikazioa: Erreminta digitalen bidez komunikatzeko gaitasuna lantzea
- Edukien sorkuntza: Eduki berriak sortzeko eta editatzeko aurrelanketa
beharrezkoa da eta sareak ezartzen dizkigun baldintzak ezagutzea ezinbestekoa.
- Segurtasuna:
Marko guztietatik hau azpimarratuko nuke, besteak egingarriak izan daitezen
segurtasuna bermatzea funtsezkoa delako.
Ezagutzen al ditugu segurtasunaren eta
pribatutasunaren inguruko oinarrizko printzipioak? Gure ikasleek segurtasunari
buruzko gure pertzepzio bera ote dute? Eta geuk? Segurtasunari buruzko gogoeta
nahikoa egiten ote dugu? Gutariko zenbatek dugu mugikorrean antibirusa
instalatua? Nork irakurtzen ditu ezartzen dizkiguten baldintza guztiak
“onartzen dut” ikonoari sakatu baino lehen?
- Arazoen
ebazpena: Edukiaren helburua aintzat hartuta, erreminta digital egokia
aukeratu behar da, sor daitezkeen zalantzei edo arazoei irtenbide egokia
aurkitzeko.