Hirugarren bloke honetan, arazo-egoeratik unitate
didaktiko-digitala diseinatzea da oraingo honetan egin behar izan duguna. DBHko
4. mailarako edo Batxilergorako
baliagarria den bat osatu dut nik.
Antzeko ataza bat egin izan dut nire ikasleekin, nahiz eta
planteamendua ez izan berbera, baina arrakasta izan zuenez, gai bera lantzea bururatu
zitzaidan egin beharrekoa zein zen ikusitakoan.
Euskara gertuko gaia da guztiontzat, baina askotan
gertutasun horrek beldurra eta konfiantza falta sortzen du hiztunengan. Zenbat
aldiz entzun behar izan ditugu, batez ere gure inguruko adinekoen berbetan
honelako esanak: “Nik ez dakit oso ondo euskaraz; nire euskara ez da batere
ona; gaur egungo gazteok bai badakizuela ondo berbetan; Tolosakoena, haiena bai
hizkuntza ederra eta garbia…”
Konplexuz betetako herrian bizi gara eta horri buelta
emateko garaia da. Euskarak dakarkiguna eskertzea, eta gaiarekiko jakin-mina
sorraraztea da helburua. Beronen aniztasuna ezagutzea eta estimatzea. Hau da,
kontzientziazioa. Honelako unitate didaktiko batek ikuspegi konstruktibista izan
behar du oinarrian, ikasleak jarrera positiboa izan dezan, parte hartze
aktiboaz.
Ahotsak ikasgelan webgunean badago gai hau lantzeko baliagarria den ariketa. Honako hau oinarritzat hartuta planteatuko nieke nik osatutako unitatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina